Monday, June 05, 2006


FRIEDRICH SALOMON PERLS (1893-1970)
Terapia Gestalt-en fundatzailea
1893ko ekainaren 8an jaio zen, ghetto judutar batean Berlin inguruan. Hirugarren eta azken semea izan zen, bi nesken ondorengoa, Else eta Grete. Bere aita, Nattan, ardo banatzailea zen, merkatalgoaren bide-saltzaile eta masoia, denbora asko pasatzen zuen etxetik kanpo eta betidanik izan zuen erlazio txarra bere seme bakarrarekin. Bere ama, Amalia, judutar praktikari, burgesia txiki batetik zetorren, bere semearengan eragin handia izan zuen, opera eta antzerkiari zion pasioa transmitituz, bere gurasoen erlazioari dagokionez, Fritz-ek bere autobiografian, zera idatziko du: “nire gurasoak judutarrak ziren “asimilatuak” bereziki nire aita. Honek esan nahi du, alde batetik bere iraganaz lotsatzen zela eta bestetik, tradiziozko ohitura batzuk mantentzen zituela; jai egunetan tenplura joaten zen, bada-ezpada jainkoa nonbaiten ote zegoen edo. Nik ezin jasan nezakeen hipokresi hau, eta ateo bihurtu nintzen oso goiz... Nire aitak, ama gorrotatzen zuen eta beste emakumeak maitatzen zituen, maisu masoi bezala jokatuz. Jendearen aurrean biak adiskidetsu bezala agertzen ziren”.
Fritz oso ikasle ona izan zen baina lan gutxi egiten zuen eskolan. 13 urte zituela bota egin zuten bere jokabide ezegokiarengatik. Orduan bere aitak denda batean lan egitera behartu zuen morroi bezala. Beraien arteko erlazioak gehiago okertzen joan ziren. Bere aita hil zenean, ez zen joan hiletara.
Berriro ikasten hasi zen baina eskola liberal batean, Askanische Gymnasium-ean, ikaslego humanista batekin, bertan, hasi zen antzerki munduarekin harreman zuzenago bat izaten, beranduago handituz joan zelarik. Nerabezaroan izan zuen elkar aurkitze garrantzitsuenetako bat, Max Reinhardt zuzendariarekin izan zen, Deutsches Theater-eko zuzendaria, berarekin jaso zituen klaseak.
Medikuntzako ikasketak hasi zituen eta 1914.ko gerra deklaratu zenean, bihotzeko gaixotasun bat zela eta soldaduzkatik aske gelditu zen. Ala eta guztiz ere, 1915ean hogeitabi urterekin, Gurutze gorrian parte hartu zuen borondatezko bezala, belgikako frontean. Urte bat beranduago fronte berber

P. Goodman


PAUL GOODMAN (1911-1922)

Gestalt terapiaren fundatzailetariko bat

Gestalt Terapia XX.mendearen erdialdean jaio zen. Sortzaileen artean, Paul Goodman izan zen Terapia Gestaltikoaren Teoria formulatzearen erantzule, hitzetan bihurtuz. Garai hartan, Goodman ez zen oraindik terapeita baizik eta idazlea, Freusd-en arabera psikoanalistarik hoberenak sortzen zituen espeziea. Hau dela eta, "Gestalt Terapia" idazteko pertsonarik egokiena bihurtu zen. Ala ere, oso zaila da Goodman-en izena enzagutzen dutenak, terapeuta edo idazle bezala ezagutzea, baizik eta kritikatzaile sozial bat bezala eta gustora ez zebiltzan gasteen defentsan "Growing Up Apsurd"-en, generazioen borroka piztu zuen 60.hamarkada aldean eta "Sistema Antolatuari" egindako kritika, politiko Ezkertiarrek beraien defentsan erabili zutena.
Paul Goodman 1911ean jaio zen, Manhattan-en hezitako haur txiro eta judutarra izan zen. bere aita antikuarioa zen eta lehenengo hiru semeak pobrezian hasi ziren, honen arrazoia, Paul jaio zen momentuan, bere aitak Buenos Aires-era aldegin zuelako beste emakumen batekin eta ama altzari baliotsu gitxi batzuekin utzi bait zuen. Paul-en ama lanean hasi zen eta hiru aizpa txandakatzen ziren anaiak zaintzeko.
Paul Goodmanentzat aitarik gabe hasteak, bere biziko formakuntza izan zen.
Paul eskolara joaten hasi zenean, seme bajkar bihurtu zen, bere anaietako bat hil bait zen eta besteak zaspi eta hamar urte zaharrago zirenez, dagoeneko helduak ziren.
Zaspi urte zituela, bere ahizpak bere lehenego poemak gordetzenh zituen. Ikasketetan beti atera izan zituen notarik hoberenak. Heziketa debalderik hoberena jaso zuen, lehenengo eskola oinarrizko "modelo" anexa-tik goi mailako eskola normalera, ondoren Manhattan-eko eskola primario publikora, Townsend Harris Hall eta azkenik City College Nueva Yorken.
Unibertsitatean graduatu ondoren, Goodman bizitzarekin eta jakinduriarekin maitemindurik zegoen.
Lan txiki batzuen ondoren, Goodmanek, filosofia eta heziketaren bidetik jo zuen, gerora bere ideia hauek praktika psikoterapeutikoan agertuko dira. 1936an, Goodmanen bideak aldaketa bat eman zuen Richarsd Mckeon-ek, Colunbia utzi zuena Chikagoko Unibertsitatean dekanatotzako lanpostu batengatik, berarekin lan egiteko gonbidatu zuenean. Hemen bere lehenengo hemaztearekin maitemindu zen. Hiru urte beranduago Oeste Erdialdean bere alaba Susan jaio zen. Baina 1939-an, kanpusean zuen jarrera zela eta unibertsitatea ustera "gomendatu" zioten, honela Manhattan-era itzultzeko aprobetxatu zuen. Ez zuen utzi inoiz poemak idazteari, ipuinak, antzerkiko obrak, informeak azaldu eta testuak idazten zituen bitartean. Momentu honetan, bere tesia egiten hari zen bitartean, "The Enpiore of City" nobela idazten hasi zen.
1942. urtearen hasieran, denek harriturik gelditu ziren Goodmanek familia berri bat osatu bait zuen, ikasle zuen neska gaste batekin, Sally Ducksten, 20 urte inguru zituen, eskolako sekretaria bayt zen, humenzurtz aitaren partetik eta internatu katolikoetan hezia izan zen. Ez zen bere lehenengo emaztea bezain bohemia, Sally emakume independentea, moraltasunaren eta justiziaren zentzu sutsua zuen. 1945eko martxoan, Susan-nekin Manhattan-era bizitzera joan ziren.
Goodmanek 35 urte zituela, bere bizitzeren momenturik hoberenetako batean aurkitzen zen, kreatiboki momenturik gorenean aurkitzen zelako eta bere semearen jaiotza zela eta.
Goodmanek zuen interesa psikoterapiaren inguruan nerabezaroan hasi zen, zuen ikasteko gogoarekin batera. Freud irakurri zuen bere jarraitzaleekin batera, Aristoteles, Kant, Koppotkin eta Dewey. Reich, Lowen-en gaixoa izan zen, bere nobelak gero eta psikologikoagoak ziren ("Parens Day", "Don Juan", "The Dead of Spring").
1950.urtearen hasiera aldera Freich S. Perls ezagutu zuen, psikiatra alemana, Nueva York-era iritxi berria zen, Sudafrikan urte batzuk bizi izan ondoren, naziengandik hiezis. Perls-ekliburu bat idaztea nahi zuen sudafrikatik ekarritako nota batzuetatik baina jakinik ez zela oso trebea idazten (jada idatzia zuen " Yo, Hambre y Agresion" arrakasta handirik gabe) bere begiak Paul Goodmanen jarri zituen. Perls eta Goodman adoz zeuden zenbait akats zeudela metodo psikoanalitikoan, arrazoi honengatik eta diru faltan zegoela eta, Perls-en eskakizuna (liburua idaztearena) honartu zuen. Euren harteko erlazioa oso zaila izan zen biak bait zuten izaera gogorra eta biei kostatzen zitzaien euren ideietan men egitea. Laurak Perls-en emastea, bakea ezartzen saiatzen zen baina zen luzarorako izaten. Ala eta guztiz ere, euren arteko emaitzak emankorrak izaten ziren. Goodmanen anarkismoak desberdintzen zuen. Bien arteko kolaboraziotik, liburu bat atera zuten "Terapia Gestalt: Excitacion y Crecimiento de la personalidad Humana", terapia berri baten hasiera zen, Gestalt Terapia.
Liburu hau amaitu ondoren,Goodman eta Perls ez ziren gehiago ikusi. Paul-ek, Laura Perls-ekin kontaktuan jarraitu zuen eta Gestalt Terapia sisitematizatzen hasi ziren talde batekin. Formaziorako talde batzuetan parte hartu zuen, urte batzuetan terapia egiten jardun zuen, baina azkenean Goodman pedagogira bueltatu zen eta idazten jarratu zuen. 60. hamarkadan famatua bihurtu zen ikasleen protestetako mugimenduan eta famatua izaten jarraitu zuen hil harte. 1972-ko abustuak 2an hil zen bihotzekoak jota 71 urte bete berri zituela. 1967an bere semea Mathew hil zen eta gertakizun honek bizi guztirako lur jota utzi zuen.
Laburtuz esan dezakegu, 40 urte zituela, Goodman oraindik gastetzo bat kontsideratzen zela. Goizero zerbait idazten zuen, Manhattan-etako kaleetan zehar ibiltzen zen Walt Whitman baten moduan Hudson inguruan paseatuz, tabernetan ibiliz eta balonmanon jokatuz.

Friday, May 19, 2006

Laura Perlsen Biografia




LAURA PERLS

(1905-1990)
Gestalt Terapiaren fundatzailetako bat
Laura Perls-en jatorrizko izena Lore Posner zen, Pforzheim-en (Alemania) jaio zen, psikologia ikasi zuen Frankfurt and Main unibertsitatean eta zientzietan doktoratua jaso zuen. A.Gelb, Kurt Goldstein, Max Wertheimer, Paul Tillich eta Martin Buber filosofoak izan ziren bere irakasleetako batzuk. Frakfurt-eko institutu Psikologikoan lanean zebilela Fritz Perls ezagutu zuen, hau ere bertan ari zen lanean, biak Golstein-en laguntzaile bezala zebiltzan. Psikoanalista bezala formazioa amaitu ondoren, Frida From-Reichman-kin bere analisi didaktikoa hasi zuen eta geroago Karl Landauer-ekin. Ondoren psikoanalista bezala hasi zen lanean Berlinen zuen kontsultan, Otto Fenichel-ekin superbisioa egiten. Baina nazismoa poderera igo ondoren, 1933an Fritz Perls-ekin eskondua zegoen iada, Amsterdanera ihesi zuten eta geroago Hegoafrikara. Hegoafrikan, bai berak eta bai Fritz-ek psikoanalista lanean diardute eta erlazio ona mantentzen dute Smuts-ekin (garai hartan Hegoafrikako gobernuko lehen ministro zelarik) eta Hegoafrikako zenbait intelektualekin. Mementu honetan hasten dira Gestalt Treapiaren lehenengo pausoak ematen, "Kontzentrazioaren Terapia" izenarekin ezagutzen delarik, psikoanalisiaren kritika bat izango da, honekin batera bere lehenengo liburua argitaratzen da: "Ego Hunger and Aggression” (1), Fritz-ek bakarrik sinatua baina bien artean pentsatu, teorizatu eta idatzia. Liburuaren lehenengo edizioan, nahiz eta Fritz-ek Lauraren aportazioa komentario soilak bezala kontsideratu, eskuartean zuen teoria antolatzeko ezinbestekoak izan ziren. Zati batzuk Laurak idatziak izan zirela aitortu zuen. Perls-ek Estatu Batuetara emigratzea pentsatu zuenean, Laura Hegoafrikan geratu zen euren bi seme-alabekin, Renate eta Stephen.Baina 1947an, Laura eta seme-alabak Fritz-engana itzuli ziren, Manhatan-en zeuden hainbat psikoterapeuta errefuxatuekin batera lanean hasiz. Berehala Fritzek zituen gaixorik pobreenak pasatu zizkion. Laura Perls beti izan zen emakume independentea. hamazazpi urtez gizon atorrante eta profeta batekin ezkondua egonik, bera bakarrik moldatzen ikasi zuen. Bietako inork ez zuen sufritu denbora luzean bananduak egon zirela eta, Laurak bere bizia zuen, baita Fritzek ere. " Mundu paraleloetan bizi ginen" - zioen Fritzek, maitasun eta aserraldietan esperientzia gutxi izan zuten. Laurak ez zuen inoiz ukatu. Fritzek izan zituen "terapia berriaren" zenbait ideia, askotan bere irakasleen aurka azaltzen zen. Lauraren lehenengo aportazioa oinarri kulturalak eta etxeko lanei buruzkoa ezartzea izan zen. medikua ez izan arren, Fritzek baino kultura gehiago zuen. psikologia eta psikoanalisia ikasteaz gain, Gymansium-ean klasikoak ikasi zituen eta filosofi modernoa (Huserl eta Heidegger). Grekoa eta latina irakurtzen zituen, literaturaz eta musikaz zekien, dantzaria eta ama zen. Fritz eta Laura ideia berdinetara iritsi ziren bide ezberdinetatik. Fritzek, Reich-ekin egin zuen lanetik etekinak atera zituen, Laurak berriz, mugimenduaren ikuspuntutik eta Dakroze eta Loheland dantza modernoetatik. Fritzek "erresistentzi oralak" delako kontzeptua formulatu zuen, ikuspuntu freudiarrari kritika moduan, bitartean Laurak xurgaketa, hozka egitea eta murtxikaketa ulertu zituen bere seme alabei dittia eman ondoren. Garai hartan, Fritzek eserleku analitikoa erabiltzen zuen, Freudek egiten zuen bezala gaixoaren begibistatik aldenduz. Laurak aurpegiz aurpegi egiten zuen lan eta norbaitek etzanda egotea nahi bazuen lurrean esertzeko zioen. 1951ean "Gestalt Therapy: excitement and growth in the human personality" (2) argitaratu zen Perls, Goodman eta Ralph Hefferlinek kolaboratuz. Baina Laurak ere, beste bost kolaboratzaileekin batera parte hartu zuen eta honela Gestalt Terapia azaldu zen. Momentu honetan Fritz bidaiatzen hasi zen "erakusketa" modukoak eginez, baina arrazoi pertsonalak zirela eta “Costa Oeste”ra joan zen eta mugimendu hippy-aren gurua bihurtu zen. Laura berriz, Paul Goodman, Isadore From eta beste batzuekin batera, lehenengo Institutu Gestalt-a izango zena funtzionamenduan jartzen mantentzen saiatzen zen. Nueva York-eko Terapia Gestalt Institutua paradisu bilakatu zen, filosofo, psikologo eta 50. hamarkadako ameriketako pentsalarientzat. Joan den mendeko 80.hamarkada erdialderarte Laurak ekintzak zuzentzen eta institutuko formazioarekin jarraitu zuen. Tamalez, ez zuen inoiz libururik idatzi, artikulu gutxi batzuk bakarrik eta ez zuen elkarrizketarik baimendu. Azkeneko urteetan Alemaniara aldera bidaiatzen hasi zen eta bertan hil zen 1990. urtean. Gutxi idatzi zuen eta argitaratutako liburu bakarra Viviendo en los límites da. Ez zuen bilatzen famatua izatea eta asko gustatzen zitzaion egiten zuena. Berarekin batera, Gestalt Terapiak emakume koherente eta sutsu bat galdu zuen "konpromisua", "laguntza" eta "eman-jaso" esaeren gain lan egiten zuen. (1) F. Perls (1975) Yo, Hambre y Agresion. Mexico D.F. Fondo Cultura Económica (2) F. Perls, R. Hefferline y P. Goodman (2002) Gestalt Terapia: excitacion y crecimiento de la personalidad humana. Ferrol. Sociedad de Cultura Valle-Inclán. L. Perls (1994)Viviendo en los límites. Promolibro. Valencia (reedición. (2001)Plaza y Valdes. Mexico.

Eneagrama

ENEAGRAMA
Egilea: Miren Guzon

9 ENEATIPOAK

ENEATIPOA BAT: I

BERRITZAILEA
Pertsona Idealista, Ordenatua
Perfekzionista, Intolerantea
Profil Hedatua

SANOA: bat sanoak kontzientziadunak dira, ongi dagoena eta gaizki dagoena ongi bereizten dituzte eta balore moral sendoak dituzte. Razionalak eta autodisziplinatuak. Oso etikoak: egia eta justizia oinarrizko baloreak dira. Printzipio handikoak, beti inpartzialak izaten saiatzen dira. Bere egoera hoberenean: pertsona jakitunetan bilakatzen dira, kriterio handikoak eta egoera guztietan hoberena zer den dakitela dirudi. Besteekin toleranteak: egia entzuten dute. Aholku onak ematen dituzte.

PROMEDIO: bat promedioak noblesse oblige sentitzen hasten dira (hau da, gauzak hobetzea beraien esku dagoela pentsatzen dute). Beraien idealak lortzeko aritzen dira lanean; huts egiteari beldurra diote: egiten duten guztia beraien idealekin bat egon beharra da. Ordenatuak, metodikoak, ongi organizatuak, logikoak, zurrunak, inpertsonalak, serioak; beraien sentimendu eta bulkadak geldituak dituzte, hau da, sexualki erreprimituta daude. Puritanoak, analak (konpultsiboak), exijenteak. Beraien pentsatzeko era hierarkikoa eta deduktiboa da eta dena dikotomiatan bereizten dute: txuria edo beltza, ona edo txarra, zuzena edo okerra. Oso kritikoak dira beraiekin eta besteekin.

MALSANO (kaltegarria?): bat malsanoak intoleranteak, dogmatikoak eta inflexibleak izan daitezke. Beraiek bakarrik ezagutzen dute Egia. Beraien juizioetan oso gogorrak izaten dira; beraiek dute arrazoia, eta ez besteek. Besteak gaiztoak direnaren ideiarekin obsesionatzen dira. Besteek ez badute baraiek nahi duten bezala jokatzen, modu krudel eta sadiko batean erantzun dezakete.

Desintegraziorako Bidea: sentimendu eta errukirik gabeko ideal abstraktuak jarraitzen dituzte; momenturen batean guztiz kontraesankorra den zerbait egingo dute eta oso errudun sentituko dira. Lau nortasunera deterioratzen direnean, depresio sakon batetara bueltatuko dira, lotsa eta autosuntxiketa sentituko dute eta buruaz beste egiteko sentimendua eta pentsamendua izango dute.

Integraziorako Bidea: bat sanoak zazpira doazenean, beraien inperfekzioak onartuko dituzte eta erlaxatuagoak eta produktiboagoak izaten hasten dira. Dagoeneko ez dira saiatzen dena perfektua izaten eta horrela, bizitza ez da hain estresantea izango. Alaiagoak izaten hasten dira.

Haurtzaroko Jatorriak: aitarekin edora aita irudiren batekin modu negatiboan identifikatuak (TP, 261-62). Batak, debeku moral handiekin hazi dira. Horrela, haurtzaroko debeku moral haiek jarraitzen ez dituztenean, erru sentimendua izaten dute. Horregatik, beraien energia gehiena erru sentimendu hori galarazten erabiltzen dute.

Oinarrizko Beldurra: kondenatua izatea (TP, 265 eta 281-82)

Oinarrizko Desira: arrazoia izatea (TP, 259 eta 265).

Bigarren Mailako Motibazioak: ideal baten arabera jokatzea, mundua hobetzea, akatsik egon ez dadin dena kontrolatzea, kritiken gainetik egotea, errurik ez sentitzea.

Norberarenganako Zentzu Sanoa: “Pertsona objektibo bat naiz”.

Ezkutuko Kexa: “Ia beti arrazoia izaten dut eta mundua hobeto joango litzateke jendeak nik esateko dudana entzungo balu”.

Defentsa Mekanismoak: Errepresioa, desplazamendua, erreakzio formazioa.

Tentazioa: izugarrizko obligazio moral pertsonala. Bat promedioek uste dute beraiei dagokiela dena hobetzea. Hau da, uste dute beraiek ez balituzte gauzak hobetuko, ez lukeela inorrek egingo.

Bizioa: Amorrua. Amorrua bai beraiengana eta bai besteengana zuzentzen dute: beraiengana perfektuak ez direlako zuzentzen dute eta besteengana beraien akatsengatik. Batak zenbat eta malsanoagoak izan, amorrua geroz eta gehiago zuzenduko dute betseengana; zergatik? Beraiek zuzena edo okerra, ongia edo gaizkia eta...zer den erabakitzeko dagoen epail bakarra dela kontsideratzen bait dute.

Bertute Karakteristikoa: Jakituria. Beraien helburuak eta arau moralak lortzeko bide egokiena zein den jakiteko gaitasuna.

Grazia Salbatzailea: nahiz eta bat promedioak hauzipetzeko ohitura izan eta oso perfekzionistak izan, gertatu daiteke ez oso arrazoidunak izatea eta horri esker, ez dira gehiegizko intolerante izateraino deterioratuko. Mugak jartzeko eta zentzuduna izateko duten gaitasun sanoari esker, bide sanoago batetara joateko aukera izan dezakete.

Arau Estrukturalak: elementu klabea objektibitatea da. Objektiboak izaten saiatzen dira, arrazionalak eta inpartzialak. Horregatik, beraien psikean zatiketa bat dago objektibo eta subjektibo artean, pentsatze eta sentitzearen artean, egin nahiko luketenaren eta egin beharra dutenaren artean.

Ondorio Aldaezinak: batak arrazionalak eta logikoak direnez, beraien ekintzen ondoriotaz gehien arduratzen den nortasun tipoa da. Batak beraien Niaren puztutzearen ondorioz deterioratzen bada, beraien OinarrizkoBeldurrean eroriko dira (kondenatuak izatea) eta horrela, beraien OinarrizkoDesira galduko dute (arrazoia edukitzea) (TP, 281-82).



ENEATIPO BI: 2

LAGUNTZAILEA
Pertsona kezkatua, Adeitsua,
Lotzailea, Manipulatzailea

Profil hedatua

SANOAK: Bi sanoak enpatikoak, konpasiboak, besteekin eta besteenganako sentsibilitatea adierazten dute. Bestearen larruan jartzen dira, maitatiak dira eta bestearen beharretaz kezkatzen dira. Benatsuak dira, afektuosoak, esker onekoak eta estimulanteak: rol parentala burutzen dute, beregan ikusteko gai ez diren gauza onak besteengan ikusiz. Oso eskuzabalak dira, emankorrak eta adeitsuak. Maitakorrak eta kontsideratuak, jendeari bebe-benetan behar duena ematen diote nahiz eta horrek izugarrizko esfortzua suposatu. Bere egoera hoberenean: guztiz desinteresatuak eta altruistak bihurtzen dira: baldintzagabeko maitasuna eskainiz truke ezer ere ez jasotzeko itxaropenik eduki gabe. Besteen bizitzan egotea zorte bat dela ikusten dute. “Santuak”, umilak eta emankorrak, “samaritanoak”.

PROMEDIO: Bi promedioak, beraien sentimenduen inguruan hasten dira hitz egiten lagundu aurretik: “maitasuna” goigaineko balorea da beraientzat eta etengabe aritzen dira beraietaz hizketan, emozionalki adierazkorrak (histrionikoak), lagunkoiegiak, “intentzio onez” beterikoak bilakatzen dira. Kasu egiten dute, onartzen dute, lausengatzen dute. Oso intimoak jartzen hasten dira: bestearentzako beharrezkoa izateko beharra izaten dute eta horretarako “lagun maitakorra” izatearen izenpean, besteen bizitzan sartzen eta eragiten dute. Ez zaio inoiz nahikoa iruditzen besteengandik egiten duena eta besteengan beharrak sortzen ditu berak asetu behar izateko; mundu guztiari lagundu nahian desgastatu egiten da baina aldi berean posesiboak eta ieloskorrak dira “inbertitu” duten pertsona harekiko. Besteek beraien beharra izatea desiratzen dute, gauza guztien inguruan jakinaren gainean egon nahi izaten dute eta horrela, beraiengana jotzea aholku eta baimen bila. Geroz eta arroputzagoak eta beharrezkoagoak sentitzen hasten dira (besteengatik egiten dutena gehiegi baloratzen dute) eta horrela, besteak beraiekin zorretan daudela sentitzen dute hauek ematen dien guztiarengatik. Arroputzak eta despotikoak. Laguntza jaso duten haiei etengabe esker ona adierazten aritzea exijitzen diete. Hipokondriakoetan bilakatu daitezke. Martir rola burutu dezakete besteei laguntzen sufritu duten guztiaren ondorioz.

MALSANOAK: Gutxi apreziatuak sentitzen direnean, bi malsanoak erresentituak sentitzen dira eta kexaka hasten dira. Subjektu manipuladoreetan bilakatzen dira eta beraien onurarako dena bilatzen dute, inguruko jendea sunntsitzen duten bitartean beraien erru sentimendua ahultasunetan joz. Jendea gutxiesten hasten dira; dominanteak bihurtzen hasten dira eta beraiek desira duten guztia lortzeko eskubidea dutela pentsatuz: garai bateko mesedeak itzuli beharra zaizkie, esker onaren seinale moduan dirua eman begarra zaie. Beraiek egindako edozer gauza arrazionalizatzeko eta justifikatzeko erraztasuna dute, beraiek biktima moduan ikusten bait bute beraien burua besteengatik egin duten guztiarengatik. Erreprimitutako agresibitatea arazo psikosomatikoen bidez azaleratzen dira (“konbertsio erreakzioa”).

Desintegraziorako Bidea: bi malsanoak erresentituak sentitzen dira besteengatik egiten duten guztiarengatik eta ordainean jaso duten gutxiarengatik. Zortzira mugitzen direnean, beraiek nahi zuten bezala erantzun ez dieten haien aurka jotzen dute. Bi deterioratuak, erasokorrak bihurtu daitezke, bahita hiltzaileak ere eta batez ere gertueneko jendearekin.

Integraziorako Bidea: bi sanoak laura doazenean, beraien sentimendu genuinoekin jartzen dira kontaktuan eta norbera nolakoa den konturatzen dira. Emozionalki zintzoak bihurtzen hasten dira, eta horrela, beraien alde positiboak onartzeko gaitasun berarekin onartzen dituzte erasoak eta arrazoi desberdinak. Beraiek burua baldintzarik gabe maite dutenez, ulertzen dute maitatuak izateko ez direla guztiz eta beti onak izan behar. Beraiek diren bezala agertu daitezke; horrela, beraien harremanak benetazkoagoak dira.

Haurtzaroko Jatorriak: aitarekin edota aita irudiren batekin modu anbibalenetan identifikatuak (TP, 51-52). Haurtzaroko elementu klabea honako hau da: bi eneatipoa dutenak, familian zerbitzeko joera izaten hasi ziren, horrela ingurukoen maitasuna eta hitz onak jasoz (aitarenak batez ere). Baliteke gainontzeko anai-arrebekin “amatxo” edota “aitatxo” papera errepresentatzea horrela, berriro ere aita ausente edo distantearen hitz onak jasoko ditu.

Oinarrizko Beldurra: norberarebgatik maitatua ez izatea eta beharrezkoa ez izatea (TP, 51).

Oinarrizko desira: maitatuak izatea (TP, 50).

Bigarren Mailako Motibazioak: bi nortasuna dutenak jendea lagundu nahi izaten dute, egin dutenagatik apreziatuak izan nahi dute, besteengan eragin garrantzitsua eduki nahi dute, besteekin intimoak izan nahi dute, besteentzako beharrezkoak izan, jendea kontrolatu eta besteei zuzendutako exijentziak justifikatu.

Norberarebganako Zentzu Sanoa: “Pertsona maitakorra naiz”.

Ezkutuko Kexa: “Beti maitakorra naiz, baina besteek ez naute nik beraiek maite ditudan bezainbeste maite”.

Defentsa Mekanismoak: Identifikazioa, ukazioa, erreakzio formazioa.

Tentazioa: beti intentzio onekoak direla pentsatzen dute. Bi promedioek intentzio onekoak kontsideratzen dira, guztiz maitakorrak. Ez dituzte beraien beharrak onartzen edo besteak erabiltzeko joera izaten dute behar hoiek asetzeko.

Bizioa: Harropuzkeria. Harrokeria mota honetan aurkitzen dute gehienezko asetzea beraien gaitasunei dagokienez.

Grazia Salbatzailea: nahiz eta beraien harrokeria eta harropuzkeria areagotzen joan, baliteke bi promediek enpatia nahikoa edukitzea besteenganako eta horri esker, ez da gehiegizko manipulazio jarrera batean eroriko. Besteekin identifikatzeko duen gaitasunakkatalizadore moduan jokatu dezaake, jokarea eta jarrera sanoagoetara bueltatzen lagunduz.

Arau Estrukturalak: hemen elementu klabea “zeharkako bidea” da. Behar eta desira pertsonalak zeharka adierazten dira, besteengatik egiten denaren bitartez. Onartu gabeko beharrak, azaleratu gabeko eskakizunak, tentsioak eta gatazkak sortzen dituzte beraien sentimendu amoroso, enpatiko eta positiboekin. Gertatu daiteke barne gatazka hauek era agresibo batean adieraztea besteen aurka; baita ere beraien buruaren aurka zuzendutako agresioarekin. Nahiz eta beraien barne gatazkak kontzienteki erreprimituak egon, azaleratzen dituzten bulkada agresiboak maila inkontziente batean burutzen dira. Beraz, arau, pertsona barneko eta psike barnekoa da eta honek, askotan, sufrimendu kontzientea eta min fisikoak sortzen ditu.

Ondorio Aldaezinak: continuum-ean zehar beraka doazen guztiak bezalaxe, bi malsanoek beraien oinarrizko Desira galtzen dute (maitasuna izatea) beraien Oinarrizko Beldurra gertatzen den bitartean (besteengandik maitatuak ez izatea). Zenbat eta manipuladoreagoak, dominanteagoak eta harroagoak izan, orduan eta baztertuagoak izango dira (etengabe pertsona arteko gatazkak baldin badituzte, probableena da arazoa beraien baitan egotea eta ez besteengan).

ENEATIPO HIRU: 3

MOTIBATZAILEA
Norberataz ziur dagoen pertsona, Nartzisista, Psikopatikoa, Handinahia duena

Profil hedatua

SANOAK: Hiru sanoak, norberataz ziur daude, desiratuak sentitzen dira eta autoestima altua dute. Moldakorrak, energikoak, askotan erakargarriak eta popularrak. Perfekzionatzeko eta hoberenak izateko nahia izaten dute: askotan, arloren batean oso onak bilakatzen dira, benetan miresgarriak. Besteek beraien modukoak izan nahi dute, beraiek lortutakoa imitatu. Komunikatzaile, motibatzaile eta promotore onak dira eta badakite gauzak modu onargarri eta erakargarri batean agertzen. Bere egoera hoberenean: autoonartzaileak, arau propioen bidez zuzentzen dira, genuinoak eta autentikoak. Beraien mugak onartzen dituzte eta hauekin bizi dira.

PROMEDIO: Hiru promedioak era leiakor batean hasten dira kezkatzen besteen gainetik daudela erakusteko: besteekin alderatzen dira arrakasta, estatus aeta izen ona bilatzeko. Beraientzako garrantzitsua, bakarra izatea da, lasterketa eta “irabazlea” izatea. Pragmatikoak dira, helburuetara orientatuak, kalkuladoreak eta fatxada hotzekoak. Beraien irudiataz kontziente dira eta asko kezkatzen dira besteek hatzemango dituzten moduagatik; oso kezkatuak egoten dira irudi egokia adierazten, egokia esaten eta besteen espektatiben arabera jokatzen. Kamaleonikoak bihurtzen dira. Arazoak sortzen dira konpromezu, intimitate eta faltsukeriarekin. Besteak inpresionatu nahi dituzte beraien gehiago izatearekin eta horregatik, berez direnak baino hobeak agertzen dira. Nartzisistak dira, “bereziak” sentitzen dira. Arroputzak eta exhibizionistak, “begira iezadazue” esaten arituko balira bezala eta bide honetan, besteenganako mesprezua azaleratzen hasten da.

MALSANOAK: Hutsegite eta humilazioari dioten beldurraren ondorioz, esplotatzaileak eta oportunistak izan daitezke, dena norberarentzat eginez eta beraiek gainean edo goian jarraitu ahal izateko besteak erabiliz. Inmoralak, gezurtero patologikoak, aprobetxatuak. Ez dira konfidantzazkoak, jendea intentzio txarrarekin traizionatzen dute, lagunak saltzen dituzte, harremanak eta izen onak hondatzen dituzte horrek ematen dien garaipen sentsazioa lortzearren. Modu inkontziente batean, oso ieloskor sentitzen dira besteetaz. Beraien irudia babesteko eta beraien gezurrak ezagutuak izan ez daitezen, faltsuak izaten dira. Azkenik, besteak suntsitzeko asmoz, mendekakor eta sadiko bihurtzen dira. Joera erasokor eta psikopatikoak izaten dituzte: azkeneko aukera bezala, tortura, mutilazioa eta erailketa daude.

Desintegraziorako bidea: Hiru malsanoak pertsona maliziosoetan bilakatzen dira eta besteak suntsitzeko duten motibazioarengatik eta duten hostilidadearengatik, besteak erasotzera iritsi daitezke. Bapatean, oso urrutira iritsi direla konturatzen dira eta angustia edo errua sentitzen hasi baino lehenago, horietako edozein sentimendu “hitzali” egiten da guztiz. Desintegraziorako bidean dauden hiruak, bederatzira doazenean, sentimendu ezkorretatik disoziatzen dira eta horren ondorioz, ez dute ezer ere sentitzen. Egin dutenagatik errua eta angustia sentitu ordez, “txuri” geratzen dira eta pertsona despertsonaizatuan eta katatonikoan bilakatzen dira.

Integraziorako bidean: Hiru sanoak seira doazenean, besteekin konpromezua hartzen dute. Beste pertsona batekiko maitasunak, beraien baitan balore gehiago sortzen ditu. Integraziorako bidean dauden hiruak, benetazkoak bilakatzen hasten dira (genuinoagoak eta garatuagoak). Dagoeneko ez dira konpetitiboak, kooperadoreak baizik; dagoeneko ez dira besteak baino gehiago sentitzen, berdinak baizik; dagoeneko ez dute jendea esplotatzen, bestearekin eta bestearen ongizatearekin konprometitzen bait dira.

Hurtzaroko jatorriak: Amarekin edota amaren irudiren batekin positiboki identifikatu ziren (TP, 77-78). Hiru nortasuna dutenak, haurtzaroan autoestima altua izatea eta besteengandik hitz onak eta arreta jasotzea ikasi zuten amak eskaini zien arreta eta hitz onen ondorioz.

Oinarrizko Beldurra: Baztertuak izate (TP, 98).

Oinarrizko Desira: Onartuak izatea (TP, 79).

Bigarren Mailako Motibazioak: Perfekzionatzeko desira izaten dute, “bereziak” izan, besteen gainetik daudela agertu, arreta bereganatu, mirestuak izan, besteak inpresionatu, goian mantentzeko edozer gauza egin, besteak suntsitu beraiek ez badira goian mantentzeko gai ikusten.

Norberarenganako Zentzu Sanoa: “Pertsona desiratua naiz, mirestua”.

Ezkutuko Kexa: “Besteak baino hobea naiz eta besteak ieloskor daude nirekin”.

Defentsa mekanismoak: Errepresioa, proiekzioa, desplazamendua.

Tentazioa: Besteekin konpetitzea. Hiru promedioek besteetatik desberdintzea desiratzen du bere autoestima altua mantentzeko. Besteekin konparatzen hasten dira, besteak despreziatuz.

Bizioa: Norberaren garapenerako alferkeria. Hiru promedioek lehenago garatzen dute irudi fisikoa benetazko norbera baino. Baina adierazten duten perfekzionismo horren azpian, ez dira hain perfektuak, ez bait dituzte ez norbera eta ez talento genuinoak garatu.

Bertute Karakteristikoa: Norberarenganako maitasun egokia. Hiru sanoak modu egokian maite badu bere burua, denbora eta energia inbertituko du inorekin leian ibili gabe norberataz ahalik eta etekin gehien lortzeko, bere mugak errespetatuz. Norberataz duen maitasun egokia umildadean oinarritzen da eta ez norberaren kontzeptu nartzisista eta puztu batean. Nerberataz duten maitasun egoki horrekin, besteak ere modu genuino batean maitatzera eramaten ditu beraz, Integraziorako Bidean mugitzera.

Grazia Salbatzailea: Nahiz eta beraien nartzisismoa eta arropuzkeria areagotzen joan, gertatu daiteke, hiru promedioen kasuan, besteengandik onartuak izateko duten desirari esker, okertzeko bidea etetea bestearen esplotazioari dagokionez. Gertatu daiteke onartuak izateko duten desira sano horri esker jokaera orekatuago eta sanoagoetara bueltatzea.

Arau Estrukturalak: Elementu klabea “aldaketarako kapazitatea” da. Hiruek, beraien identitatea garatzen dute eta besteekin interakzionatzen dute jendeari moldatuz., besteen espektatibei erantzuten eta jasotzen duten Feedback-ari adaptatuz. Erabat funtzionala eta independientea dirudien fatxararekin, hiru promedio eta malsanoak, bestearen onarpenari dagokionez, izugarrizko menpekotasuna adierazten dute eta onarpen eta arreta hori ziurtatzeko, era kamaleoniko batean aldatzen dira. Beraz, hiru promedioen barneko araua honako hau da: interakzio sozialerako eta adaptatzeko duten gaitasun handiaren ondorioz duten defizit emozionala. Kanpoaldera begiratuta, beraien pertsona barneko irudia etengabe aldatzen da elkar harremantzen de pertsonaren arabera.

Ondorio Aldaezinak: Niaren puztutzearen ondorio aldaezina hiruen Oinarrizko Desira galtzea izando da (onartuak izatea) eta Oinarrizko Beldurra gertatuko da (baztertuak izatea) (TP, 98). Onartuak izatearen desira ez dute lortuko, ez bait dira diruditena eta horregatik, baztertuak izando dira. Modu faltsu batean jokatzen badute besteen aurrean, besteek ez dituzte beraiek nahiko luketen moduan kontsideratuko benetan diren bezala baizik: pertsona gezurtero eta hutsak.

Hiruek jakin beharra dute besteengandik mirestuak izan nahi badute, benetan miresgarria den zerbait egin beharko dutela.

ENEATIPO LAU: 4

ARTISTA
Pertsona sortzailea, Individualista,
Barnerakoia, Depresiboa

Profil hedatua

SANOAK: Lau sanoak pertsona introspektiboak dira, norberataz kontzientzia dute, Self-a bilatzen dute eta barneko bulkada eta sentimenduekin kontaktuan daude. Norberarekin eta besteekin sentiberak eta intuitiboak dira: diskretuak eta besteekin errespetuosoak. Autoadierazkorrak, oso pertsonalak, indibidualistak. Bakarrik egotea gustatzen zaie, horrela, bulkada inkontzienteak kontzientziara azaleratzeko denbora hartuz. Emozionalki zintzoak dira eta norberarekin leialak. Bizitzataz eta norberataz ikuspegi ironikoa dute: serioak eta graziosoak izan daitezke aldi berean eta emozionalki indartsuak. Bere egoera hoberenean: sortzaileak, eta gai dira beraien esperientzia guztiak gauza garrantzitsu bezala ikusteko.

PROMEDIO: Adierazteko arriskua bizi aurretik, lau promedioek nahiago dute sentimendu pertsonalak zeharka adieraztea modu artistico, estetiko, erromantiko edota eder baten bidez. Fantasiaren eta imaginazioaren bidez errealitatea intensifikatzen dute. Baliteke emozionalki alteratuak sentitzea: beraien sentimenduak adierazteko bakardadera jotzen dute pertsona timidoetan bilakatuz. Self-a etengabe zalantzan jartzen hasten dita (norberaren gaitasunak zalantzan jarriz) eta dena modu pertsonal batean hartzen dute, hipersensible bilakatzen dira eta “ezberdinak” eta “bereziak” sentitzen dira. Emozionalki ahulak, mintzeko errazak eta humore txarrekoak. Inhibizioetaz askatzeko ilusioa izaten dute. Besteetaz geroz eta desberdinagoak sentitzen hasten dira eta horregatik, besteak bezala bizitzeko ezgaiak. Autokonpasiboak, ezgaiak, ez praktikoak eta ez produktiboak.

MALSANOAK: Beraien ametsak (fantasiak eta espektatibak) huts egiten badute, norberarekin haserratzen dira, asko deprimitzen dira eta norberataz lotsatzen dira. Ezgaitasun sentimendua garatzen dute sentitzen duten nekearengatik, emozionalki “blokeatuak” sentitzen direlako eta lan egiteko edo funtzionatzeko ezgaiak direlako. Gehiegizko automezprezu batengatik, norberari dioten gorrotoarengatik eta beraien huts egiteengatik: dena autoakusazio mingarrietan bilakatzen da. Desesperatuak eta inutilak sentitzearekin, autosuntsitzen hasten dira eta gertatu daiteke, norberari zuzentzen dioten gorrototik alde egin ahal izateko alkohola edo droga kontsumitzea (abusatzea). Muturreko kasuetan, kolapso emozionala edo suizidioa eman daiteke.

Desintegraziorako Bidea: Lau malsanoek noizbaitean errealizatuko direnaren itxaropena galdu egiten dute; Bi aldera mugitzen direnean, kolapso emozional baten ondorioa izan daiteke. Dagoeneko funtzionalak ez direnez, norbait bera zaintzera behartzen dute, baina arazoak sortu daitezke laua oso deterioratua dagoenean: lau deterioratuek Self-a gorroto dute eta gertatu daiteke sortu dituzten harreman dependiente horiek ere suntsitzea. Baliteke gurasoekin edo lagun batekin bizitzea edo behar duten laguntza jasotzeko instituzio batean internatzea edota azken batean erotzea edo bere buruaz beste egitea.

Integraziorako Bidea: Lau sanoak batera gerturatzen direnean, dagoeneko ez dira beti aldakorrak diren sentimenduek kontrolatuak egongo. Printzipio objektiboekin gidatzen dira eta ez egoera animiko subjektiboekin; autodisziplinatuak dira. Dagoeneko ez dira besteetaz desberdinak sentitzen eta besteak bezala lan egiteko beharra dagoela ikusten dute; horrela bizitza errealerako bidea irekitzen da.

Haurtzaroko Jatorriak: bai amarekin eta bai aitarekin negatiboki identifikatuak, abandonatuak eta ez ulertuak sentitzen dira (TP, 103-4). Lau motako nortasuna dutenak, haurtzaroan ez zutenez inoren rolik jarraitzeko eredurik izan, beraien identitatea, beraien sentimenduei eta imaginazioari begiratuz eraiki dute.

Oinarrizko desira: beraien burua ulertzea (eta “errealizatzea”) (TP, 107).

Oinarrizko Beldurra: defektuosoak izatea (TP, 104).

Bigarren Mailako Motibazioak: Lauek adierazteko desira izaten dute, besteekin komunikatzeko era polit bat sortzeko desira izaten dute, besteetaz urruntzen dira beraien sentimenduak ordenatzeko eta babesteko.

Norberarenganako zentzu sanoa: “Intuizioa duen pertsona bat naiz, eta sentikorra”

Ezkutuko Kexa: “Besteekin konparatuta desberdina naiz eta lekurik ez dudala sentitzen dut”.

Defentsa Mekanismoak: Introiekzioa, desplazamendua, norberaren aurka jartzea.

Tentazioa: Norberaren bilaketan imaginazioa gehiegi erabiltzea. Lau promedio eta malsanoak beraien fantasiatan errefujiatzen direnean pentsatzen dute beraien sentimenduen esanahia aurkituko dutela. Baina fantasia batean bizi direnez, ez dira errealitatearekin kontaktuan egoten eta horrela, denbora eta energia alferrik gastatzen dute.

Bizioa: Inbidia. Lau promedio eta malsanoak besteetaz inbidia sentitzen dute besteak normalak eta erlaxatuak ikusten dituztelako; besteek gizartean beraien lekua dutela iruditzen zaie eta sozialki inhibiturik ez daudela ikusten dituzte. Lauek arraro sentitzeko joera izaten dute.

Bertute Karakteristikoa: Oreka emozionala. Lau sanoak biziari aurre egiteko gai direla konturatzen dira eta bakea aurkitzen dute dena gauza garrantzitsu eta positibo batean eraldatzeko gai direla ikusten dutenean.

Grazia Salbatzailea: nahiz eta autoindulgentzia areagotzen joan, jendeataz geroz eta gehiago urrundu eta ohitura txar asko bereganatu, gertatu daiteke berarenganako duen zintzotasunari esker, bere burua gehiago suntsitzea baretzea.

Arau Estrukturalak: elementu klabea subjektibitatea da eta rau orokorra sentimendu eta bulkada subjektiboen arteko gatazka da (eta adierazteko eta erreprimitzeko beharra). Lauek beraien gurasoen meitasuna merezi ez izateagatik sentitzen duten erruaren ondorioz, autoinhibitu egiten dira, beraien aurkako agresio moduan.

Ondorio Aldaezinak: beraien Niaren puztutzearen ondorioz (fantasian) beraien Oinarrizko Desira galtzen dute (errealizatzea) eta horrela, Oinarrizko Beldurra gertatzen da (defektuosoak izatea) (TP, 124).
Lauak Self-arekin aurkituko dira beraien sentimenduetatik haruntzago joaten badira. Inhibiziotik haruntzago joan beharra dira eta mundu errealarekin konprometitu. Azken finean, lauak bizitza imaginatzeari utzi beharra diote eta bizitza bizitzen hasi.

ENEATIPO BOST: 5

PENTSATZAILEA
Pertsona Pertzeptiboa, Analitikoa
Exzentrikoa, Paranoidea

Profil hedatua

SANOAK: Bost sanoak dena behatzeko gaitasun handia dute. Adimen mailan erne, kurioso. Konzentratzeko gai dira, beraien arreta deitu duen horretan inplikatzeko gai eta gertatu daitekeena aurresateko gaitasun handia. Ikastea asko gustatzen zaie eta askotan eremuren batean oso jakitunak izatera iristen dira. Pentsamendu arloan independienteak, berritzaileak, ideia baliogarri originalak garatzeko gai dira. Bere egoera hoberenean: gauza berritzaileak, argiak eta interesgarriak aurkitzeko gai izan daitezke.

PROMEDIO: Bost promedioak espezializatu egiten dira, analitiko bilakatzen dira, gauzak etengabe modu intelektual batean aztertzen dituzte, gauzetaz “zientzia” eginez: ikerketetan murgilduz, metodo zientifikoetan, datu enpirikoak bilatuz. Ondorioak azkarregi ateratzen dituzte, beraien teorien arabera interpretatzen dituzte gauzak. Besteak ez badaude beraiekin ados, agresibo eta ziniko agertzen dira.

MALSANOAK: Harreman sozial guztiak baztertzearekin batera, jendeataz eta errealitateaz isolatzen dira: geroz eta erreserbatuagoak, arraroagoak, exzentrikoagoak eta emozionalki desorekatuagoak. Obsesionatu eta beldurtu egiten dira proiektatzen dituzten ideiekin eta paranoikoak bihurtzen dira. Distorsioak, fobiak eta aluzinazioak bizitzen dituzte. Azkenik, errealitatearekin kontaktua galdu egiten dute.

Desintegraziorako Bidea: Bost malsanoak gehiegi isolatu direnez, beraien ingurugiroan egoki jokatzeko gaitasuna galtzen dute; zazpira doazenean, inpultsibo eta agresibo jartzen dira. Gehiegi pentsatzeagatik arazoetan sartu izan direnez, ez pentsatzen hasten dira horrela modu ez egokian jokatuz.

Integraziorako Bidea: Bost sanoak zortzira doazenean, nahikoa ikasi dutela sentitzen dute eta horrela, besteak konfidantza osoz gidatzeko gai sentitzen dira. Dagoeneko ez dira beraien teoriarekin identifikatzen, mundu errealeko objektuekin baizik; aldaketa honen ondorioz, munduaren inguruan teorizatzen aritzen ziren garai hartan baino ziurrago sentitzen dira.

Haurtzaroko Jatorriak: Bostak bai amarekin eta bai aitarekin era anbibalente batean identifikatzen dira (TP, 31). Bostak jendearekin ez dira ziur sentitzen eta hauetaz babesteko, jendearen mehatxu potentzialetaz kontzientzia hartzen dute. Nortasun mota honetan badirudi hiperaktibitateak rol berezia duela nortasunaren eraikuntzan.

Oinarrizko Beldurra: beste pertsona batengandik mehatxatua izatea edota zapaldua izatea (TP, 129).

Oinarrizko Desira: Mundua ulertzea (TP,127 eta 133-34).

Bigarren Mailako Motibazioak: bostak dena ulertu eta behatzea desiratzen dute eta mehatxugarria dirudien edozer gauzataz isolatzea.

Norberarenganako Zentzu Sanoa: “pertsona pertzeptibo bat naiz, azkarra”.

Ezkutuko Kexa: “hain azkarra naizenez, beste inor ez da gai nik ulertzen ditudan gauzak ulertzeko”.

Defentsa Mekanismoak: Desplazamendua, proiekzioa, isolamendua.

Tentazioa: Dena aztertzea. Bost malsano eta promedioek “gehiegi pentsatzen” dute momentu ez egokietan. Beraiek uste dute, dena aztertzearekin, gai izango direla gertatu behar dena aurrikusteko, eta horrela, beharrezkoa izango balitz, gai izango litzateke mehatxu horretaz babesteko. Baina hauei gertatzen zaiena da geroz eta detaile txikiagoetan fijatzen hasten direla azkenik perspektiba guztia galduz.

Bizioa: berekoikeria. Bostak berekoiak izaten dira jakituriarekin.

Bertute karakteristikoa: ulerkuntza. Bertute hau jakituriarekin erlazionatua dago nahiz eta ez berdina izan. Ulerkuntzari esker, bost sanoak, gai dira ikuspuntu desberdinak ulertzeko aldi berean. Honekin batera, bost sanoak, errukidunak eta toleranteak dira.

Grazia Salbatzailea: bost promedioen azalpenak oso konplexuak izaten dira baina gertatu daiteke, hauek beraien pentsamenduan distortsioak sortzen ari direla konturatzea eta horrela, ez dira beraien ideien azalpen zuzen baten bila ibiliko. Baliteke beraien pentsamendu prozesua ulertzearekin batera, errealitatearekin ez deskonektatzea. Behatzeko duten gaitasun sanoak beraien ideiak berriro ere ebaluatzen lagunduko die; gertatu daiteke beraien pertzepzioa lagungarri izatea egoera orekatuago eta sanoago batetara bueltatzeko.

Arau Estrukturalak: elementu klabea “fraskoratzea” da. Kanpoko mundua beraien arretaren zentrua da. Beraz, barneko arauak, kanpoko mundura zuzendutako pentsamendua bultzatzen du baina hau, bulkada subjektiboek bultzatuko dute (erasoak barne). Beraien burua oso aktibo egoten da, oso motibatua baina defentsiban. Beraien buruari zenbat eta gehiago exijitu, bostak inkontzienteki ideia subjektiboak proiektaten dituzte beraien pertzepzioetan. Kanpoko araua, errealitatearekiko urruntzean oinarrituko da eta horrela, munduarekiko erlazioa ukatuko dute, eta bereziki, beste pertsonekiko erlazioa. Beraz, arau orokorra paradojikoa da: jakinmina eta atzera egitea, erasoa eta erasoari beldurra, erakarpena eta nazka...

Ondorio Aldaezinak: bostak errealitatea behatzeari utziko baliote eta beraien ideiak ez badituzte gertaera objektiboekin frogatzen, arreta beraien ideietan bakarrik jartzeko arriskuan daude eta honen ondorioz, errealitatearekin deskonektatuko dute. Gertatu daiteke bostak beraien Oinarrizko Desira galtzea (beraien inguruko mundua ulertzea) eta bere Oinarrizko Beldurra beteko da (kanpoko munduagatik zapaldua izatea) (TP, 151). Errealitateaz deskonektatzearekin, beraien distortsioen ondorioz, mehatxatuak sentitu daitezke beste pertsonengandik.

ENEATIPO SEI: 6

LEIALA
Pertsona Sinpatikoa, Leiala
Menpekotasuna duena, Masokista

Profil hedatua

SANOA: sei sanoak gai dira besteengandik erantzun emozional intentsoak jasotzeko: graziosoak dira,erakargarriak askotan, lagunkoiak. Konfidantza, besteekin harremanak edukitzea eta harreman sendoak sortzea garrantzitsua izaten da sei sanoarentzako. Besteek beraienganako maitasuna sentitzen dute. Konprometitzen dira eta leialak izaten dira: familia eta lagunak garrantzitsuak izaten dira eta nonbaiten “lekua dutela” sentitzeko beharra izaten dute. Fidatzekoak dira, langileak, laguntzaileak, esandakoarekin betetzen dute. Bere egoera hoberenean: beraietaz ziur sentitzen dira, konfidantza dute beraiengan, independienteak. Beraien buruarengan duten konfidantzari esker, jarrera positiboak eta liderazgorako jarrerak izaten dituzte.

PROMEDIO: sei promedioek erabakiak hartzeari beldurra izaten diote, hau da, beraien buruaren arduradun izateari: autoritate irudi batekin identifikatzen dira hauei kasu egiteko eta jarraitzeko. Pertsona tradizionalistetan bilakatzen dira, elkarteetako partaide egiten dira eta agintzen zaiena burutzen dute. Anbibalenteak izaten hasten dira eta autoritate irudiaren aurka jotzen dute ez-zuzenak diren jokaera pasibo-erasokorren bidez.

MALSANOAK: autoritate irudiaren juizioari eta erretxazoari beldurra diotenez, sei malsanoak oso inseguru sentitzen dira eta menpekotasuna areagotu egiten zaie horrela, gutxiagotasun sentimendua geituz. Ez zaienez beraien irudia gustatzen, deprimitu egiten dira. Edozein egoeraren aurrean gehiegizko erreakzioa adierazten dute, arazoak exajeratuz: gertatu daiteke, beraien jarrera ez egokien ondorioz, hainbesteko beldurra sortzen dien hura gertatzea. Oso angustiatuak daude eta besteak beraien aurka daudela uste dute. Patologia moduan, jarrera autozigortzaile eta masokista dago.

Desintegraziorako Bidea: sei malsanoak oso angustiatuta sentitzen dira eta gutxiagotasun sentimendu handia dutenez, masokista bihurtzen dira. Hirura doazenean, beraien gutxiagotasun sentimendua gainditzeko modu biolentoan erasotzen dituzte besteak. Beraien erasoak, orain modu arriskutsuago batean adierazten dira, modu psikopatiko eta sadiko batean.

Integraziorako Bidea: sei sanoak bederatzira doazenean, besteenganako sentitzen zuten anbibalentzia gainditzen dute. Orain emozionalki orekatuago daude eta besteetaz fidatzen dira. Angustiarekin zituzten arazoak zati handi batean gainditu dituzte eta honen ondorioz, ziur, eskuzabal, erlaxatu eta lasai sentitzen dira.

Haurtzaroko Jatorriak: sei nortasuna dutenak aitarekin edota aita irudi batekin modu positibo batean identifikatu dira (TP, 158-59). Bere garapeneko elementu klabea honako hau da: segurtasuna eta onespena aurkitzeko, autoritate irudi batengana jotzen dute. Baina modu independiente batean jokatzen ikasi beharra dute.

Oinarrizko Beldurra: abandonatuak izatea eta bakarrik egotea (TP,160 eta 177).

Oinarrizko Desira: segurtasuna edukitzea (TP, 158 eta 177).

Bigarren Mailako Motibazioak: besteak agradatu nahi dituzte, onespena jaso nahi dute, besteek beraiekiko dituzten jarrerak frogan jartzen dituzte, autoritate irudi batekin kontatzen dute lagunduak izateko desirarekin.

Norberarenganako Zentzu Sanoa: “Pertsona sinpatikoa naiz, konfidantzazkoa”.

Ezkutuko Kexa: “Konfidantzazkoa naiz eta aginduak betetzen ditut, nahiz eta besteek ez”.

Defentsa Mekanismoak: Identifikazioa, desplazamendua, proiekzioa.

Tentazioa: menpeko jarrera izatea bestekiko. Sei promedio eta malsanoak, segurtasun emozionala izateko besteen beharra izaten dute.

Bizioa: norberarengan konfidantza edukitzeko alferkeria. Sei nortasuna dutenak, ez dute beraien energia autoestima igotzeko erabiltzen. Errazagoa da autoritate irudi batengana edo babestuko duen batengana jotzea; horregatik esaten da bere bizioa alferkeria dela.

Bertute Karakteristikoa: ausardia. Seiak ausartak bihurtzen direnean, “borrokalarian” bilakatzen dira eta nahiz eta azpiratua izan, altxatu egiten dira eta berriro ere saiatu. Bere ausardiaren oinarrian bere buruarekiko duen sugurtasuna dago.

Grazia Salbatzailea: nahiz eta tentsioak areagotzen joan, gertatu daiteke sei promedioek besteekin harreman ziurrak sortzeko desira izatea. Baliteke harremanak mantentzeko duten gaitasunari esker seiaren deterioroa o ztopatzea.

Arau Estrukturalak: elementu klabea “erreaktibitatea” da. Seien desoreka emozional eta interpertsonala dela eta, arau psikologiko konplexuena eta aldakorrena duena da. Segurtasuna sentitu ahal izateko, besteak emozionalki konprometitzen dituzte. Beraien autoestima mantentzeko, besteen eraginei uko egiten diete eta defentsiban jartzen dira. Independienteak direla demostratzeko oso burugogorrak jarri daitezke nahiz eta benetako desira besteek zaindu eta babestu dezaten izan. Etengabe sentimendu kontrajarriak izaten dituzte: erasokorrak eta sumisoak, beldurra eta erasoa, jende artean egoteko desira eta bakarrik egoteko desira eta...

Ondorioz Aldaezinak: beraien beldurretara entregatzen direnean, nahi gabe beraien Oinarrizko Beldurra sortuko dute (abandonatuak izatea) eta horrela, Oinarrizko Desira galduko dute (segurtasun emozionala) (TP, 177). Beldurra eta angustia etengabe aritzen dira seiak mehatxatzen. Jakin beharra dute angustiataz ezin direla askatu: angustiaren arrazoiak ezagutuz aurre egiten ez badiote, honek geroz eta indar gehiagorekin mehatxatuko dituzte.
ENEATIPO ZAZPI: 7

GENERALISTA
Pertsona Kanporakoia, Maniaka,
Mugarik Gabekoa

Profil hedatua

SANOA: exitatuak, kanporakoiak, mundu errealeko gauzetara eta sentsazioetara zuzenduak. Espontaneoak izaten dira. Estimulu bakoitzak bapateko erantzuna izaten du eta dena exitantea eta interesgarria iruditzen zaie. Alaiak, estimulatuak: flexibleak, animatuak. Gauza desberdin asko ongi egiten dituzten pertsonetan bilakatzen dira: talentu askokoak, abilezi berezikoak. Praktikoak, produktiboak. Bere egoera hoberenean: experientziak sakontasunez bizitzen dituzte, pertsona ezagun eta esker onekoak izatera iristen dira. Bizitza modu alai eta extatiko batean bizi dute.

PROMEDIO: zenbat eta experientzia behar handiagoa izan, orduan eta anbiziosoagoak bilakatzen hasten dira: konsumitzaileak, materialistak, playboy-ak, “moda sortzaileak” eta...Dirua beharrezkoa izaten dute aisialdietako gauza desberdinak ordaindu ahal izateko. Beraien buruari ezetz esateko gaitasuna galdu egiten dute: hiperaktiboak izaten hasten dira, burura datorkien guztia esan eta egiten dute. Aspertzeari beldurra dietenez, estimuluen areagotzea bilatzen dute. Inhibiziorik gabekoak, extrabaganteak, irekiak, txistosoak. Ez dira inoiz asetuak sentitzen eta horregatik beraien jokaera eta jarrerak mugarik gabekoak izatera iritsi daitezke. Egozentrikoak, berekoiak, itxoiteko ezgaiak. Besteekiko ez dute sentsibilitaterik adierazten. Joera adiktiboak izaten dituzte alkoholarekin eta drogarekin batez ere.

MALSANO: zazpi malsanoak oso azkar frustratzen dira. Inpultsibo eta erasokor agertzen dira eta amorru atakeak izaten dituzte: beraien burua kontrolatzeko arazo larriak izaten dituzte. Angustia kontrolatzerik ez dutenez, deskontrolatu egiten dira, aldaketa animikoak izaten dituzte (defentsa “maniako-depresiboa”). Beraientzako mugarik egongo ez balitz bezala jokatzen dute.

Desintegraziorako Bidea: zazpi malsanoek ez dute ez Self-aren eta ez beraien jokaeraren kontrolik (maniakoak). Bat nortasunera doazenean, beraien orden arbitrarioa inposatzen saiatzen dira, obsesibo bihurtzen dira, zigortzaile eta mendekakor besteekin.

Integraziorako Bidea: zazpi sanoak bostera doazenean, beraien ezperientziekin sakonki konprometitzen dira. Beraien ezperientziak modu sakonago batean bizitzen dituzte, gauzen gakora iristen dira hauek gehiago ulertu eta horrela, inoiz baino gehiago disfrutatuko dute bibitutako experientzietaz.

Haurtzaroko Jatorriak: zazpiak amarekin edota ama irudiren batekin modu negatiko batean identifikatu dira (TP, 183). Beraien garapeneko elementu klabea, amak baztertuko dituen beldurra da.

Oinarrizko Beldurra: gebetzea (pribatzea) (TP, 183 eta 203).

Oinarrizko Desira: zoriontsuak izatea (TP, 186 eta 203).

Bigarren Mailako Motibazioak: zazpiak ongi pasatu nahi dute, inongo mugarik ez eduki, bulkadei jarraitu eta angustiatik alde egin.

Norberarenganako Zentzu Sanoa: “Pertsona alaia naiz”.

Defentsa Mekanismoak: Errepresioa, enaktuazioa (acting out), kanporatzea.

Tentazioa: “gehiago nahi” izatea. Zazpiak uste dute zoriontsuagoak izango liratekeela gauza gehiago izango balituzte (gauza bat edo ezperientzia bat izan daiteke). Gertatzen dena da, zenbat eta gauza gehiago lortzen saiatu, orduan eta gehiago nahiko dutela.

Bizioa: Gula. Zenbat eta gehiago jan edota zenbat eta experientzia gehiago bilatu, orduan eta zailagoa izango dute zoriontasuna aurkitzea.

Bertute Karakteristikoa: Esker ona. Oso sanoak diren zazpiak, duten guztiarengatik eskertuak egoten dira, denak eta edozer gauzak modu egokian erabili eskero, plazerraz beteko ditu.

Grazia Salbatzailea: mundu materialari dioten maitasunari esker, baliteke zazpi proomedioak ez deterioretzen jarraitzea eta horrela ez hiperaktibitate maniako batean murgiltzea. Baliteke munduataz disfrutatzeko duten modu sanoari esker, edozein estimulu bilatzeko desira geratzea.

Arau Estrukturalak: “Responsibilitatea”. Zazpiaren energia gehiena kanpoko mundurako erabiltzen da. Zazpiak beti kanpoko munduari begira aritzen dira beti experientzia berri, exitante eta desberdinen bila. Beraien arreta eta energia guztia kanpoko mundurako kontakturako erabiltzen dute. Gehiago deterioratzearekin, Self-ataz ihes egiten saiatzen dira, angustiataz alde egiten, bakardadeataz eta intseguritateaz alde egiten eta beraien beharrak kanpoko munduak bete behar dituztela sentitzen dute.

Ondorio Aldaezinak: zazpiak egoera malsanora gerturatzen badira, beraien Oinarrizko Beldurra sortuko dute (gabetua izatea) eta beraien Oinarrizko Desira galduko dute (zoriontasuna) (TP, 203). Baina nork ukatu die zoriontasuna? Zoriontasunerako ezintasun hori beraiek sortzen dute beraien behar konpultsiboen menpe egotearekin. Sanoago bihurtzeko bide bakarra honako hau da: beraien desirei mugak jartzea.

ENEATIPOA ZORTZI: 8

LIDERRA
Boterea duen pertsona,
Destruktiboa

Profil hedatua

SANOAK: asertiboak, norberarengan konfidantza dute eta indartsuak dira. Zortzi sanoak behar dutena eta desiratzen dutena lortzeko borrokatzen ikasi dute. Ekintzara zuzenduak, “egin dezaket” jarrerarekin eta barne motibazioarekin. Erronkak asko gustatzen zaizkie eta proiektuak hasteko habilak dira. Lider naturalak dira: autoritarioak, dominanteak. Errespetua boterea modu eraikitzailean erabiltzearekin lortzen dute, jendea lagunduz eta babestuz. Bere egoerarik hoberenean: moderatuak, toleranteak, besteentzako sostengu dira eta besteen beharrak asetzen saiatzen dira. Adoretsuak, heroiak.

PROMEDIO: zortzi promedioak autosufiziente izan nahi dute eta beraien boterea eta indarra beraien interes propioetarako erabiltzen dute. Autosufizientzia ekonomikoa oso garrantzitsua da: enpresarioak, indibidualistak. Abenturazaleak izaten dira eta arriskuan jartzen dira beraien gaitasunak frogan jartzeko. Ingurunea dominatu nahi izaten dute (inguruko jendea barne dagoelarik) eta horretarako energikoak, agresiboak bilakatzen dira. Egozentrikoak, harroputzak, beraien ideiak inposatzen dituzte. Besteak ez dituzte berdintasunez ikusten eta ez dituzte besteen beharrak errespetatzen, “jabe-esklabu” harremanak sortzen dituzten bitartean (sexua eta erasoa nahasten dituzte, matxistak). Besteak zortzi promedioekin inseguru eta zapalduak sentitzen dira: ingurukoak modu ez justu batean tratatzen dituztenez, hauek gorrotoa adieraziko diete askotan zortziei.

MALSANO: zortzi malsanoak edozer gauza egingo lukete boterea edukitzen jarraizteko: krudelak bilakatzen dira, erasokorrak, inmoralak, ez dute errua onartzen. Beraien inguruan ideia deliranteak izaten hasten dira (megalomania),omnipotente sentitzen dira. Soziopatikoak, hiltzaileak.

Desintegraziorako Bidea: zortzi malsanoak beraien ingurunea hainbeste dominatu dutenez, ingurukoak etsai bihurtzen bukatuko dute. Bost nortasunera doazenean, beraien bizi iraupenaren inguruan paranoiak izaten hasten dira. Harroputzak izatetik, mundu guztiari beldurra izatera iristen dira.

Integraziorako Bidea: zortzi sanoak bi nortasunera doazenean, beraien indarra eta boterea besteen onurarako erabiltzen dute eta ez beraien aurka. Maitakorrak, eskuzabalak, besteen ongizateaz arduratzen dira. Maitasunaren indarra ulertzen dute.

Haurtzaroko Jatorriak: amarenganako edota ama irudi batenganako orientazio anbibalentea izan zuten (TP, 210-11). Bere garapenean modu arrakastatsu batean egin zuen amaren aurka. Zortziak borondate eta Nia fuerte batekin hazi dira. Beraiengan eta beraien gaitasunengan konfidantza asko dute.

Oinarrizko Beldurra: besteek azpiratuko dutenaren beldurra (TP, 229-30).

Oinarrizko Desira: norberarengan konfidantza izatea (TP, 212).

Bigarren Mailako Motibazioak: norberaren eta besteen gaitasunak frogan jarri nahi dituzte, errespetua jaso nahi dute, ingurunearengan eragina izan nahi dute, besteek beraien aurrean beldurra sentitzea nahiko lukete, botere absolutoa nahi dute.

Norberarenganako Zentzu Sanoa: “Pertsona indartsua naiz, asertiboa”.

Ezkutuko Kexa: “Nire bizi iraupenaren alde ari naiz borrokan, eta nik onartuko banu, besteak nitaz aprobetxatuko lirateke”.

Defentsa Mekanismoak: Errepresioa, desplazamendua, ukazioa.

Tentazioa: guztiz autosufizienteak direla pentsatzea. Zortzi promedio eta malsanoak, beraien interesen arabera jokatzen dute geroz eta gehiago. Inoren beharrik eduki behar ez izateko, guztiz autosufiziente eta independiente izatea desiratzen dute. Besteek beraien beharra izatea nahiko lukete.

Bizioa: bihotzanditasuna. Zortzi sanoak bihotz eskuzabala dute eta horregatik, ez dute beraien interesen arabera bakarrik jokatuko. Toleranteak, moderatuak, besteak babesten saiatzen dira.

Grazia Salbatzailea: besteak erasotzeko eta menderatzeko egiten dituzten saiakeren ondorioz, gertatu daiteke zortzi promedioen bizi iraupena mehatxatua ikustea sortzen dituzten konfrontamentuen ondorioz.

Arau Estrukturalak: beraien elementu klabea hedadura da. Zortzien psikea “bolkanikoa”da, indar bat etengabe kanpoaldera mugitzen arituko balitz bésala ingurunea maneiatzeko. Lehen mailako indarra erasoa da (elementu sexualekin nahastua). Orokorrean, zortziek barne gatazka gutxi bici dituzte beraien psikearen egitura dela eta: beraien erasoak kanporatu egiten dituzte beraien aurka zuzendu ordez edota erreprimitu ordez. Honen ondorioz, ez dituzte barne gatazkak edukiko baina pertsona arteko gatazkak sortu daitezke.

Ondorio Aldaezinak: zortziek besteen menpe egoteari beldurra diote (beraien Oinarrizko Beldurra) baina besteak jokaera krudelen bidez zapaltzen dituzte. Zortzi malsanoak beraien Oinarrizko Desira galdu egiten dute (norberarengan konfidantza edukitzea bakarrik) (TP, 229-30). Baina modu injustuan jokatzen dutenez, beraien askatasuna eta ekintzara pasatzeko gaitasuna murrizten dute.

ENEATIPO BEDERATZI: 9

KONTZILIADOREA
Pertsona Baketsua, Pasiboa
Erreprimitua

Profil hedatua

SANOAK: oso rezeptiboak dira, irekiak, emozionalki orekatuak eta lasaiak. Beraiengan eta besteengan konfidantza dute, erlaxatuak eta bai norberarekin eta bai bizitzarekin armonian daude. Pazientziadunak, atseginak, inuxenteak, optimistak. Besteengan eragin lasaigarria dute, armonia ematen die taldeei. Beraien egoerarik hoberenean: beraien bizitzako jabe bakarrak dira. Autónomo eta errealizatu sentitzen dira.

PROMEDIO: bederatzi promedioak humilak bilakatzen dira eta besteak gehiegi onesten dituzte. Oso moldakorrak dira eta besteekberaientzako nahiko lituzketen rolak eta espektatibak betetzen saiatzen dira (bestearen menpe jarriz, bestea idealizatuz eta bestearen arabera bizis). Kontserbadoreak, aldaketek beldur ematen die. Pasibo, flematiko, gatazketatik urruntzen saiatzen dira. Errealitatearekin kontaktua galtzen hasten dira eta ikusi nahi ez dutena ahaztu egiten dute. Kriterio gutxikoak izaten dira eta oso fantasiosoak.

MALSANO: bederatzi malsanoak oso pertsona erreprimitutan bilakatzen dira eta orduan garapen pertsonal ez egoki bat emango da: gaitasunik gabeko pertsonak izaten dira eta besteen laguntza behar izaten dtee norberataz salbatzeko. Arazoak edota gatazkak daudela indarrez ukatzen dute. Orientaziorik gabeko pertsonetan, despertsonalizatu eta katatoniko izatera iritsi daitezke. Colapso emozionaletarako, nortasun anitzerako eta nortasunaren zatiketarako aukera dago.

Desintegraziorako Bidea: bederatzi malsanoak errealitatetik hainbeste urrundu direnez, ez dira funtzionatzeko gai. Seira doazenean, gehiegizkoa izaten da kontzientzian sentitzen duten angustiarengatik. Gehiegizko erreakzioak izaten dituzte eta irrazional eta masokista moduan jokatzen dute.

Integraziorako Bidea: bederatzi sanoak hirura doazenean, Self-aren eta beraien potentzialaren garapenean interesatzen dira. Besteen espektatiben menpe egon ordez, beraien bizitzaren kontrola hartzen dute. Self-aren zentzua zenbat eta gehiago garatu, orduan eta ziurrago eta independienteago izango dira; beraien autoestima ere handitu egiten da.

Haurtzaroko Jatorriak: aita eta amarekin edota aita eta amaren irudiren batekin modu positibo batean identifikatuak (TP, 234). Elementu klabea hau da: gurasoekin edukitako identifikazio positiboei esker, beste pertsonekin identifikatzen ikasi dute.

Oinarrizko Beldurra: besteataz bereiztea (TP, 234-35 eta 255).

Oinarrizko Desira: bestearekin batasuna aurkitzea (TP, 234-35).

Bigarren Mailako Motibazioak: bederatziek bakea eta armonia eduki nahi dute, gatazkak konpondu, arazoak eta gatazkak gutxitu nahi dituzte.

Norberarenganako Zentzu Sanoa: “Pertsona baketsua naiz, erlaxatua”.

Ezkutuko Kexa: “Gauzak dauden bezala gustatzen zaizkit nahiz eta besteek aldaketak emateko presioa egin”.

Defentsa Mekanismoak: Errepresioa, disoziazioa, ukazioa.

Tentazioa: moldakorregiak izatea. Harremanak eta bakea lortzeko besteen menpe egon beharra direla pentsatzen hasten dira.

Bizioa: autogogoratzeko pereza. Beredatziak nortasun tipoetatik perezosoenak dira. Ez dute ez beraiekin kontaktatzeko eta ez gainontzekoekin kontaktatzeko energiarik erabiltzen.

Bertute Karakteristikoa: Pazientzia. Pazientzia honekin, besteari bakean uzten saio eta horrela, besteak askatasun osoz adierazi dezake benetan dena. Itxaropen eta espektatibaz beterik daude.

Grazia Salbatzailea: gertatu daiteke, nahiz eta bederatziek errespontsabilitate falta handia eduki, besteekin dituzten harremanak mantentzeko desirarengatik besteak errespetatzen ikastea eta benetan diren bezala onartzea.

Arau Estrukturalak: elementu klabea humildadea da. Bederatzien psikeak bi aspektu ditu: sentimendu subjektiboz eta fantasiaz osaturik dagoen barneko mundua alde batetik eta bestetik, bere egoera subjektiboan pertsona arteko harremanak duten eragina.

Ondorio Aldaezinak: bederatziak egoera malsanoraino deterioratzen badira, beraien Oinarrizko Desira galduko dute (besteekin batasuna lortzea) eta beraien Oinarrizko Beldurra aurkituko dute (maite dituzten pertsonetatik urruntzea) (TP,255).

This page is powered by Blogger. Isn't yours?