Friday, May 19, 2006

Laura Perlsen Biografia




LAURA PERLS

(1905-1990)
Gestalt Terapiaren fundatzailetako bat
Laura Perls-en jatorrizko izena Lore Posner zen, Pforzheim-en (Alemania) jaio zen, psikologia ikasi zuen Frankfurt and Main unibertsitatean eta zientzietan doktoratua jaso zuen. A.Gelb, Kurt Goldstein, Max Wertheimer, Paul Tillich eta Martin Buber filosofoak izan ziren bere irakasleetako batzuk. Frakfurt-eko institutu Psikologikoan lanean zebilela Fritz Perls ezagutu zuen, hau ere bertan ari zen lanean, biak Golstein-en laguntzaile bezala zebiltzan. Psikoanalista bezala formazioa amaitu ondoren, Frida From-Reichman-kin bere analisi didaktikoa hasi zuen eta geroago Karl Landauer-ekin. Ondoren psikoanalista bezala hasi zen lanean Berlinen zuen kontsultan, Otto Fenichel-ekin superbisioa egiten. Baina nazismoa poderera igo ondoren, 1933an Fritz Perls-ekin eskondua zegoen iada, Amsterdanera ihesi zuten eta geroago Hegoafrikara. Hegoafrikan, bai berak eta bai Fritz-ek psikoanalista lanean diardute eta erlazio ona mantentzen dute Smuts-ekin (garai hartan Hegoafrikako gobernuko lehen ministro zelarik) eta Hegoafrikako zenbait intelektualekin. Mementu honetan hasten dira Gestalt Treapiaren lehenengo pausoak ematen, "Kontzentrazioaren Terapia" izenarekin ezagutzen delarik, psikoanalisiaren kritika bat izango da, honekin batera bere lehenengo liburua argitaratzen da: "Ego Hunger and Aggression” (1), Fritz-ek bakarrik sinatua baina bien artean pentsatu, teorizatu eta idatzia. Liburuaren lehenengo edizioan, nahiz eta Fritz-ek Lauraren aportazioa komentario soilak bezala kontsideratu, eskuartean zuen teoria antolatzeko ezinbestekoak izan ziren. Zati batzuk Laurak idatziak izan zirela aitortu zuen. Perls-ek Estatu Batuetara emigratzea pentsatu zuenean, Laura Hegoafrikan geratu zen euren bi seme-alabekin, Renate eta Stephen.Baina 1947an, Laura eta seme-alabak Fritz-engana itzuli ziren, Manhatan-en zeuden hainbat psikoterapeuta errefuxatuekin batera lanean hasiz. Berehala Fritzek zituen gaixorik pobreenak pasatu zizkion. Laura Perls beti izan zen emakume independentea. hamazazpi urtez gizon atorrante eta profeta batekin ezkondua egonik, bera bakarrik moldatzen ikasi zuen. Bietako inork ez zuen sufritu denbora luzean bananduak egon zirela eta, Laurak bere bizia zuen, baita Fritzek ere. " Mundu paraleloetan bizi ginen" - zioen Fritzek, maitasun eta aserraldietan esperientzia gutxi izan zuten. Laurak ez zuen inoiz ukatu. Fritzek izan zituen "terapia berriaren" zenbait ideia, askotan bere irakasleen aurka azaltzen zen. Lauraren lehenengo aportazioa oinarri kulturalak eta etxeko lanei buruzkoa ezartzea izan zen. medikua ez izan arren, Fritzek baino kultura gehiago zuen. psikologia eta psikoanalisia ikasteaz gain, Gymansium-ean klasikoak ikasi zituen eta filosofi modernoa (Huserl eta Heidegger). Grekoa eta latina irakurtzen zituen, literaturaz eta musikaz zekien, dantzaria eta ama zen. Fritz eta Laura ideia berdinetara iritsi ziren bide ezberdinetatik. Fritzek, Reich-ekin egin zuen lanetik etekinak atera zituen, Laurak berriz, mugimenduaren ikuspuntutik eta Dakroze eta Loheland dantza modernoetatik. Fritzek "erresistentzi oralak" delako kontzeptua formulatu zuen, ikuspuntu freudiarrari kritika moduan, bitartean Laurak xurgaketa, hozka egitea eta murtxikaketa ulertu zituen bere seme alabei dittia eman ondoren. Garai hartan, Fritzek eserleku analitikoa erabiltzen zuen, Freudek egiten zuen bezala gaixoaren begibistatik aldenduz. Laurak aurpegiz aurpegi egiten zuen lan eta norbaitek etzanda egotea nahi bazuen lurrean esertzeko zioen. 1951ean "Gestalt Therapy: excitement and growth in the human personality" (2) argitaratu zen Perls, Goodman eta Ralph Hefferlinek kolaboratuz. Baina Laurak ere, beste bost kolaboratzaileekin batera parte hartu zuen eta honela Gestalt Terapia azaldu zen. Momentu honetan Fritz bidaiatzen hasi zen "erakusketa" modukoak eginez, baina arrazoi pertsonalak zirela eta “Costa Oeste”ra joan zen eta mugimendu hippy-aren gurua bihurtu zen. Laura berriz, Paul Goodman, Isadore From eta beste batzuekin batera, lehenengo Institutu Gestalt-a izango zena funtzionamenduan jartzen mantentzen saiatzen zen. Nueva York-eko Terapia Gestalt Institutua paradisu bilakatu zen, filosofo, psikologo eta 50. hamarkadako ameriketako pentsalarientzat. Joan den mendeko 80.hamarkada erdialderarte Laurak ekintzak zuzentzen eta institutuko formazioarekin jarraitu zuen. Tamalez, ez zuen inoiz libururik idatzi, artikulu gutxi batzuk bakarrik eta ez zuen elkarrizketarik baimendu. Azkeneko urteetan Alemaniara aldera bidaiatzen hasi zen eta bertan hil zen 1990. urtean. Gutxi idatzi zuen eta argitaratutako liburu bakarra Viviendo en los límites da. Ez zuen bilatzen famatua izatea eta asko gustatzen zitzaion egiten zuena. Berarekin batera, Gestalt Terapiak emakume koherente eta sutsu bat galdu zuen "konpromisua", "laguntza" eta "eman-jaso" esaeren gain lan egiten zuen. (1) F. Perls (1975) Yo, Hambre y Agresion. Mexico D.F. Fondo Cultura Económica (2) F. Perls, R. Hefferline y P. Goodman (2002) Gestalt Terapia: excitacion y crecimiento de la personalidad humana. Ferrol. Sociedad de Cultura Valle-Inclán. L. Perls (1994)Viviendo en los límites. Promolibro. Valencia (reedición. (2001)Plaza y Valdes. Mexico.

Comments: Post a Comment



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?